Datorren larunbatean, otsailaren 5ean, Sestaoko La Benedicta kiroldegian, Bizkaiko Boxeo 2022 Txapelketa hasiko da. Aurten, 14 klubetako 85 kirolari izango dira. (53 kirolari eliteko kategorian, 19 mutil gazteen kategorian, 4 mutilen junior kategorian eta 9 emakumezkoen eliteko kategorian). Finalerdiak otsailaren 12an (larunbata) izango dira, Sestaon ere bai, eta finalak hilaren 19an (larunbata), Bilboko Bizkaia Frontoian.
