Bizkaiko kirolariak nagusi izan ziren, urrezko 16 dominarekin, taekwondoko kategoria absolutuko Euskadiko Txapelketan. Bilboko Bizkaia Frontoian ospatu zen, eta bertan berrogeita hamar kirolari baino gehiago izan ziren. Sari banaketa Euskadiko eta Bizkaiko Federazioetako presidenteek egin zuten, José Antonio Valín eta Juan Solís, baita Ramón Holgado zuzendari teknikoak ere.

Euskadiko Taekwondo Federazioko borroka-teknikariak dira, entrenamenduetan, gizonezkoen eta emakumezkoen lehiakideak aukeratzeaz arduratzen direnak. Kirolari hauek Euskadi ordezkatuko dute otsaileko senior mailako txapelketa nazionaletan. Malaga hirian izango dira.