Euskal Herriko Taekwondo Federazioak Juniorren kategoriako Espainiako Txapelketan parte hartu zuen, Jaengo Olivo Arena Kirol Pabiloian. Euskal taldeak bi domina lortu zituen Espainiako Taekwondo Federazioak antolatutako txapelketa nazional horietan. Parte hartze handia izan zen 17 lurraldeetako 300 kirolarik baino gehiagok juniorren kategoria horretan maila tekniko bikaina erakutsi zuten.
Euskal ordezkaritzan, zenbait lehiakide final-laurdenetara iritsi ziren, eta azkenean bi domina lortu zituzten: Iñigo Aretxabalaren brontzea 51 kilo baino gutxiagoan, eta Aaron Zabaletarena 59 kilo baino gutxiagoan.
