Euskadiko Taekwondo Federazioko Soraya Martin eta Iker Unanue kirolariek ZILARREZKO eta BRONTZEZKO domina lortu dute, hurrenez hurren, uztailaren amaieran Miskolcen (Hungaria) egin diren Europako Unibertsitate Jokoetan.

Sorayak, hirugarren serieko buruak, munduko rankingeko top 100ean egoteagatik, galdu egin zuen finalean, 73 kg-ko mailan, egungo 21 urtez azpiko Europako hirugarrenarekin. Bestalde, Iker Unanuek, – 58 kg-ko mailan, galdu egin zuen Poloniako txapeldun absolutuarekin.

ZORIONAK!!!