Euskadiko taekwondoko senior selekzioko bi kirolarik, Soraya Martinek (EHU) eta Ivan Mediavillak (Deustuko Unibertsitatea) brontzezko domina bikaina lortu zuten Europako Unibertsitate Txapelketetan. Uztailaren 19tik 24ra egin ziren Zagrebeko “Dvorana Tresnjevka” kiroldegian, Kroaziako hiriburuan.
