Online ikastaroetako hirugarrena ‘Emakumeen eta gizonen berdintasunerako planak egitea euskal kirol federazioetan’ da
Euskal Kirol Federazionen Batasuna federazioak babesten ari da aurten ere. Generoaren ikuspegia kudeaketan eta jarduera guztietan sartzea hobetu nahi da. Horregatik, emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloan egiten diren on line prestakuntzetan jardunaldi berriak egiten dira. Bi talde antolatu dira horietako bakoitzerako, bertaratzea errazteko. Datorren astelehenean, urtarrilak 11, 10:30etik 12:30era, eta ostegunean, hilak 14, 18:30etik 20:30era, “Emakumeen eta gizonen berdintasunerako planak egitea euskal kirol-federazioetan” izeneko hirugarren ikastaroak egingo dira.
Ikastaro honetan parte hartu nahi dutenek helbide elektroniko hau erabil dezakete: [email protected]. Esteka bat bidaliko da sarerako.
