Gure selekzioek ez dute etenik, jo ta ke dabiltza lanean Espainiako Selekzioen Txapelketa prestatzen. Abenduaren 27tik 30era kadete eta haur mailako mutil eta nesken selekzioak kontzentratuko dira urtarrilaren 3tik 7ra Huelvan jokatuko den Espainiako Selekzioen Txapelketa prestatzeko. Nesken selekzioek azken txapelketa bana jokatuko dute abenduaren 28an eta 29an Nafarroa eta Madrilen aurka Beasaineko Antzizar polikiroldegian.