Basque International Handball Cup 2023ren hirugarren edizioa prest dago Euskadiko emakumezkoen eskubaloiaren munduan goi-mailako kirol-ikuskizun bat eskaintzeko. Azaroaren 24, 25 eta 26an izango da, eta Euskal Selekzioaz gain, Lituaniako eta Txileko selekzioak ere hartuko dute parte. Txapelketaren formatu triangeluarrak lehia dinamikoa eta zirraragarria bermatzen du, hiru egoitzatan banatuta:

• Euskal Selekzioa vs. Txile, Berangon (Kulturgunea). Ostirala 24 – 18:15etan.
• Txile vs Lituania, Gasteizen (Zabalgana kiroldegia). Larunbata 25 – 18 00etan.
• Euskal Selekzioa vs. Lituania, Bilbon (Deustuko Kiroldegia). Igandea 26 – 18:15etan.

Txapelketa hau aukera paregabea da gure lurraldean emakumezkoen goi mailako eskubaloiaz gozatzeko. Partiden garapenaz gain, ekitaldiak Euskadin eskubaloiaren praktika sustatzen eta bultzatzen jarraitzea du helburu, gure lurraldean jarraipen eta sustraitze zabala duen kirola. Txapelketa honek Euskal Kirol Federazioen Batasunaren laguntza du.

Partidu hauetara sarrera doakoa izango da lekua bete arte. Nahitaez eskatu behar dira sarrerak esteka honetan:
https://bit.ly/BasqueInternationalCup2023

Esta web utiliza cookies propias y de terceros para su correcto funcionamiento y para fines analíticos. Contiene enlaces a sitios web de terceros con políticas de privacidad ajenas que podrás aceptar o no cuando accedas a ellos. Al hacer clic en el botón Aceptar, acepta el uso de estas tecnologías y el procesamiento de tus datos para estos propósitos. Más información
Privacidad