Euskal Selekzioa kirol diziplina batean agertu da berriro. Irailaren 23 eta 24ko asteburu honetan tenis inklusiboko internazional batekin ospatuko da Irunen. Euskal Selekzioak eta Frantzia, Belgika, Irlanda eta Galesko selekzioek hartuko dute parte.

Txapelketa inklusibo hau ligaxka batean egiten da hiru joko-txandatan: larunbat goizean eta arratsaldean; eta igande goizean. Euskadik larunbatean (10.30ean) jokatuko du Frantziaren aurka eta arratsaldean (17:00etan) Irlanda-Galesekin. Igandean 10:30etatik aurrera Belgikaren aurka jokatuko du.

Basque Country International Cup hau Irungo Sonia Etxezarreta mahai-teniseko teknifikazio zentroan egingo da. Euskadiko Federazioak antolatzen du, Euskal Kirol Federazioen Batasunaren laguntzarekin.