Euskal Kirol Federazioen Batasunak uztailean egingo diren euskal selekzioen jardueren berri emateko prentsaurrekorako deialdia egiten du. Zehazki, xake, beisbol eta sofbol eta halterofiliako euskal federazioek antolatutakoak.
Prentsaurrekoa uztailaren 13an (asteazkena) izango da, 10:30ean, Eusko Jaurlaritzak Donostian duen egoitzako prentsa-aretoan (Andia kalea, 13), eta Jon Redondo Eusko Jaurlaritzako Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren zuzendaria izango da bertan. Halaber, Ángel Gurrutxaga, Euskal Kirol Federazioen Batasuneko lehendakaria, eta ekitaldietako federazioetako lehendakariak izango dira.
