Igande honetan, martxoak 7, goizeko 11.00tan, K3-Hiru Kirolak Basauriko taldearen eta Euskadiko Triatloi Federazioaren eskutik, Basauriko hamalaugarren duatloiaren edizioa ospatuko da. Proba hau, Euskal Herriko 2010. duatloi zirkuitorako puntuagarria izango da, denboraldiko lehen proba puntuagarria izanik, aurreko asteburuan eguraldi txarra zela medio, maila gorriko alertaren ondorioz jokatu behar ziren bi lehen proben bertan behera uztearekin.
Bai irteera zein helmuga lerroa, baita boxeak ere, Artunduaga kiroldegiko pistetan egongo dira kokatuta, bertan partehartzaileen materialaren azterketa goizeko 10.00etatik 10.45etara izango delarik. Sprint (6 km.-20 km.-2Â’5 km.) distantziakoa izango da proba, lehen eta hirugarren oinezko lasterketako atalak herriko ibilbidea izango direlarik, 6 km. eta 2,9 kmtakoak urrenez urren. Bi oinezko atalen artean, bigarren atalean, 19Â’9 kmtako. bizikleta saioaz osatuko da, Basauri, Arrigorriaga eta Zaratamoko herriako zeharkatu beharko dituztelarik.
+info: http://www.triatloi.org/clasificaciones2010/basauri_archivos/datos.html
