Datorren asteburuan, hainbat kirol-emanaldi egingo dira Euskal Kirola Telebistan.

Larunbatean eta igandean, Basque Country Internacional Cup Walking Football-eko partidak emango ditugu. Nazioarteko txapelketa hau Faduran jokatuko da Euskal Selekzioaren, Italiaren, Frantziaren eta Ingalaterraren partaidetzarekin.

Gainera, igandean, goizeko hamarretatik aurrera, l Banakako Gimnasiako Euskadiko Txapelketa zuzenean emango da, Azkoitiko Zubiberri kiroldegitik.

Informazio gehiago: www.euskalkirolatb.eus