Lide Urrestarazuren hirugarren postu bikaina emakumezkoetan
Igande honetan, Alhaurin El Granden (Malaga), Espainiako Kopako laugarren eta azken proba jokatu da, Los Tajos Skyrace. 32 Km eta 2.150 metroko desnibel positibo metatua izan duen ibilbidea, Club Alpino Benalmadenak antolatua. Proba horretan, Euskal Mendizale Federazioko hainbat korrikalari igo dira podiumera: Asier Larruzeak bigarren postua sinatu du, eta Xabier Zarranzek A mailako Beteranoen artean lehenengoa. Hassan Ait Chouren eta Amaia Razkinen arazo fisikoek, proba honetako sailkapenean gorago amaitzea eragotzi diete.
Hori bai, Euskal Selekzioaren arrakasta erabatekoa izan da jokatutako lau proben batuketan, Asier Larruzea Espainiako Kopako txapeldun izendatu da eta guztira EMFko bost korrikalari sartu dira sailkapen nagusiko 10.ean. Gainera, Lide Urrestarazuren hirugarren postu bikaina emakumezkoen maila absolutuan eta, aldi berean, lehen postua Promesetan. Razkin ere top 10era iritsi da eta Maite Maiora euskal korrikalariak zortzigarren bukatu du.
Beteranoei dagokienez, Hassan Ait Chaouk eta Xabier Zarranzek gureen ahalmena erakutsi dute eta Carlos Cipres aragoiarrak bakarrik gainditu ditu. Euskal Mendizale Federazioaren banakako arrakasta hauekin batera, Zortietakoak Kultur Elkartearen Espainiako Kluben Txapelketako hirugarren postua nabarmendu behar da emakumezkoetan.
