Ekainaren 29an, 11:00etan, Arriluze Txallenge ospatuko da, Kirol Portuaren eta Ereaga hondartzaren arteko igeri zeharkaldia. Ekitaldia, 1934ko I. itsas zeharkaldia omentzen du, Getxoko zaharrena, Leukodistrofien aurkako borrokarako dirua biltzea du helburu.
Asteartean, maiatzak 28, egin zen aurkezpena hondartza horren aurrean, Punta Begoñako Galerietan. Bertan izan ziren, Swim Camp Getxoko antolatzaileez gain, Amaia Agirre alkatea, Álvaro González kirol zinegotzia eta Carlos Sergio Achotegui Bizkaiko Foru Aldundiko Kirol zuzendaria.
Proba, Iaz ere egin zena, Adnan Mustaficek maila absolutuan eta Nekane de la Herak emakumezkoetan irabazi zutena, Abrako I. Igeri Zeharkaldiaren funtsa jasotzen du. Zeharkaldi hori 1934an egin zen lehen aldiz, eta berrehun igerilari bildu zituen. Horietatik ia erdiek amaitu zuten, eta hamabi mila ikusle inguruk jarraitu zuten. Garai hartan Pepin Valdesek irabazi zuen eta taldeka Club Deportivo Bilbao izan zen garaipena lortu zuena.
Datorren ekainaren 29an, iaz 10.000 euro bildu zituen proba solidarioan, 400 pertsona baino gehiagok parte hartzea espero da. Diru hori oso-osorik eman zitzaion Ela Europa elkarteari leukodistrofiekin borrokatzeko, endekapenezko gaixotasun arraroa baita.
Izen-emateak zabalik daude https://arriluzetxallenge.es/webgunean.
