Jarduera fisiko eta kirolean euskararen erabilera normalizatzeko lanetan aditua den Aritz Olagoik jaso du Eusko Jaurlaritzaren “Kiroletik Bagoaz Euskaraz” saria.

Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Psikologian espezializatutako Aritz Olagoik jaso du lehen edizioko “Kiroletik Bagoaz Euskaraz” saria Kultura eta Hizkuntza Politika sailburu Bingen Zupiriaren eskutik. Euskara kirolean sustatzeko hainbat egitasmo propio sortu ditu eta Kirol Entrenamenduetan Euskara Sustatzeko (KEES) Metodologia garatzeagatik, batez ere, jaso du saria.

Eusko Jaurlaritzak sortutako sari honek bere egunerokoan euskararen erabilera sustatzen duten kirol klubak (profesionalak izan zein ez) eta norbanakoak saritzeko ideia dakar. Gaur eman den saria 2023koa da, lehen edizioa, alegia. Ekitaldian, Bingen Zupiria sailburuak esan duenez, “euskararen bizi-indarra dugu jokoan eta eremu formalez gain, eremu ez formalak ere irabaztea izango da gure hurrengo urteotako erronka nagusia”. Zentzu honetan, urtarrilean Eusko Jaurlaritzak onartutako AROA Marko Estrategikoa aipatu du sailburuak eta aisialdia eta kirolaren eremuak gazteengana iristeko “esparru egokienetakoak” direla gehitu du.

Zorionak Aritz!

Esta web utiliza cookies propias y de terceros para su correcto funcionamiento y para fines analíticos. Contiene enlaces a sitios web de terceros con políticas de privacidad ajenas que podrás aceptar o no cuando accedas a ellos. Al hacer clic en el botón Aceptar, acepta el uso de estas tecnologías y el procesamiento de tus datos para estos propósitos. Más información
Privacidad