Euskal Kirol Federazioen Batasuneko (EKFB) Hauteskunde Batzordeak ofizialki aldarrikatu du datozen lau urteetarako Lehendakaritza eta Zuzendaritza Batzorde berria, hautagaitza bakarra aurkeztu zen ondoren. Ángel Gurrutxaga Arrietak, Euskadiko Automobilismo Federazioko presidenteak, bere agintaldia berritu du, euskal kirol federatuaren erronka nagusiekin konprometitutako zuzendaritza plural, adierazgarri eta konprometituaren babesarekin.

Zuzendaritza Batzorde berria honako hauek osatzen dute: José Luis Tejedor Vicente(Gimnasia) presidenteordea; Luis María Sautu Apellaniz (Saskibaloia) idazkaria; eta Alba Bermejo Saenz (Eski Nautikoa eta Motonautika) diruza

ina. Zuzendaritza taldea batzordekidehauek osatzen dute: José Luis Sarasola Aguinalde (Ehiza), Sergio Barcenilla Álvarez(Eskubaloia), Elixabete Meabe Fernández (Hipika), José María Mitxelena Cazabon (Euskal Pilota), Ignacio Rica Oliden (Errugbia) eta Mikel García Zurbano (Atletismoa).

Duela gutxi egindako Batzar Nagusian azaldu zen bezala, etapa berri honen lehentasunak hiru ardatz nagusi izango dira: federazioen arteko dagoen kudeaketa partekatua, era eraginkorragoan finkatzea; euskal kirolaren ikusgarritasuna eta nortasuna indartzea eta haren nazioarteko proiekzioan aurrera egitea. Esparru horretan, EKFBk gaur egun eskaintzen dituen zerbitzu tekniko eta administratiboak hobetzea eta hedatzea izango da jarduera-zutabeetako bat.

2024ko ekitaldian, 34 federaziok EKFBren kontabilitate- eta zerga-aholkularitza erabili dute, 21ek lan-arlokoa eta 33k arlo juridikokoa. Gainera, presidentetza guztiak istripu-aseguru batek estaltzen ditu, eta zuzendaritza-batzordeen erdiek baino gehiagok erantzukizun zibileko aseguru bat dute. “Zerbitzu horiek benetako denbora, kostuak eta kezkak aurreztea dakarte, eta eraginkortasun, gardentasun eta berme gehiagorekin lan egiteko aukera ematen digute“, azaldu du Gurrutxagak.

Ikusgarritasuna hobetzea da lehentasunezko beste helburuetako bat. “Ez da nahikoa ondo egitea: kontatu ere, ondo kontatu behar da“, dio presidenteak. Horretarako, EKFBk bere komunikazio-kanalak indartzen jarraituko du — sare sozialak, web korporatibo berria eta Euskal Kirola Telebista — federazioen, selekzioen, lehiaketen eta proiektuen lana ikusarazteko tresna baitira. Era berean, Euskal Selekzioaren kirol-erakustaldiak hainbat udalerritan antolatzea aurreikusten da; horrela, kirol federatua herritarrengana hurbiltzea da helburua, bereziki belaunaldi berriekin konektatzeko. Ildo horretan, kirol-ekitaldietan eta hiri-espazioetan gero eta ugariagoak dira ekipamendu ofizial berriak — Hummelekin batera diseinatutakoak —, eta horrek indartu egiten du diziplinak gainditzen dituen amankomuneko nortasuna.

Bestalde, euskal kirolaren nazioartekotzea epe ertainerako ildo estrategiko gisa finkatu da. Azken urtean, 21 federaziok parte hartu dute nazioarteko lehiaketetan, eta FINA, FIE, ITTF edo FIH erakundeen aurrean afiliazio-eskaerak kudeatu ditu EKFBk. “Estaturik gabeko 49 nazio baino gehiago nazioarteko kirol-egituren parte dira. Euskadik ere badu eskubide hori. EKFBtikfederazio bakoitzari laguntzen diogu plangintza, aholkularitza juridiko eta babes instituzionalaeskainiz“, azpimarratu du Gurrutxagak.

Datozen urteetarako diseinatutako ibilbide-orriak honako helburu hauek jasotzen ditu, besteak beste: negoziazio kolektiboaren bidez, estaldurak hobetzea eta kostuak optimizatzea ahalbidetuko duen kirol-aseguruen eredu komun bat aztertzea; partekatutako tresnen eta zerbitzuen erabilera indartzea; zuzendaritza-batzordeentzako eta langile teknikoentzako etengabeko prestakuntza-eskaintza bultzatzea; Euskal Kirola Telebista informazio-erreferentziazko kanal gisa sendotzea; eta “Euskal Kirola Kluba” programa berraktibatzea, lizentziadunentzako marken eta abantailen proposamen berrituarekin.

EKFB ez da urrutiko bulego bat. Sare horrek entzun egiten du, lagundu egiten du, eta gure lana hobeto egiteko eta elkarrekin egiteko balio du“, esan du Gurrutxagak. Emandako konfiantza eskertu du, federazioko arduradun berriei ongietorria eman die eta gogorarazi du EKFB federazio guztien zerbitzura dagoela, laguntza erabilgarria, hurbila eta profesionala emateko egitura gisa“. Halaber, erakundeko giza taldearen lana eta federazioen dedikazioa publikoki aitortu nahi izan ditu. Federazioek, askotan, bokazio handiz, baliabideekin baino, Euskadiko kirol federatua egunero-egunero sostengatzen dute.