Joan den igandean, uztailak 19, amaitu zen Euskal Federazioak Getxoko Basque Team Zentroan antolatutako Taekwondoko I. mailako entrenatzaile ikastaroaren bloke espezifikoa.

Ikastaroak astebeteko iraupena izan du, eta ikasle guztiek prestakuntza osoa jaso dute hainbat arlotan, hala nola didaktika, defentsa pertsonala, araudiak, historia, teknika, poomsae eta borroka, Euskal Federazioko irakasleek emana, esperientzia handia baitute arte martzial horren eta kirol olinpikoaren hezitzaile gisa.

Zorionak entrenatzaile berriei!
EUSKADIKO TAEKWONDO FEDERAZIOA