Amagoia Arrietak bere ibilbideko lorpenik handiena erdietsi du, urrea Rotterdamen jokatzen ari diren Europako txapelketetan. Pariseko Joko Paralinpikoetara gehiago hurbiltzen duen emaitza da gaurkoa, 2021ean Tokiora joan gabe oso gutxigatik geratu zenetik urrats sendoz eraikitzen joan den bidean.

Finalean Kinga Koza poloniarrarekin neurtu ditu indarrak. Amagoiaren irteera ez da ona izan eta hori baliatu du aurkariak 1-3ko emaitzarekin aurretik jartzeko laugarren partzialaren faltan. Hala ere, Basque Teameko kirolaria lasai egoteko gai izan da azken saiakeran partidaren norabidea aldatu du, lau puntu lortuta (5-3) eta titulua eskuratuta.