Alvaro Romero gaztea izan arren, euskal snowboardeko lekukoa hartzeko hautagai nagusia da. Basque Teameko bekaduna denboraldi ikusgarria egiten ari da Espainiako Neguko Kirol Federazioko senior taldeko kide izan den lehen urtean. Denboraldi honetan onenekin lehiatu da, Lucas Eguibar Basque Teameko bekadun eta Munduko txapeldunaren arrastoari jarraituz, baina bere nortasuna galdu gabe.
Alvaro Romerok ere garaipen gosea baduela agerian geratzen ari da. Beste erakustaldi bat utzi du Dolni Moravan (Txekiar Errepublika) jokatu den Europako Kopako proban, eta, gainera, lehiaketa kontinentaleko sailkapen nagusiko lehen postura igo da. Bigarren amaitu du, Leon Ulbricht alemaniarrak bakarrik gaindituta.
Lortutako zilarrezko dominaz gain, Europako Kopan, joan den urtarrilaren 23an Reiteralmen lortutako garaipena eta Munduko Kopan egindako lanak nabarmentzen dira: Cerviniako proban Top 20 bat sinatu zuen eta Krasnoyarskeko (Errusia) lasterketan zortzigarren postu bat.
