Donostiako Diarco Klubeko arkulari kadetea, Álvaro Badiola Abad, RFETAko Teknifikazio Nazionaleko Taldean parte hartzeko hautatua izan da, Kirol Teknifikazio Programaren (PNTD) barruan, zehazki, 2024-2025 denboraldiari dagokion PNTDko 2. linean.

RFETAk Álvaro hautatzeko erabili duen irizpide teknikoa honako hauek izan dira: PNTDren 1. lerroko kontzentrazioan egindako balorazio teknikoa, fisikoa eta jarrerazkoa, aurreko denboraldian nazio mailako lehiaketetan izandako parte-hartzea eta lortutako emaitzak, Espainiako Areto Txapelketan lortutako emaitzak eta 2024-2025 denboraldiko Promesas Espainiako lehen Sari Nagusian lortutako emaitzak.

RFETAko Errendimendu Handiko Programako kirolariekin batera joango da.

Alvarok, Manu Álvarez entrenatzailearekin batera, maiatzaren 23tik 25era Madrilen egingo den kontzentraziora joan beharko du.

Zorionak Álvaro