Joan den ostiralean, urriaren 14a, Euskal Mendizaletasunaren XXVI. Gala ospatu zen. Altsasuko Mendigoizaleak eta Dantzaleku Sakana izan ziren anfitrioiak Iortia Kultur Gunean, eta bertatik igaro ziren aurtengo protagonista nagusiak mendiari dagokionez

Javier Ollo Altsasuko alkateak ongietorria eman zien bertaratutakoei, eta, jarraian, Zigor Egia EMFko presidenteak hartu zuen hitza: “1924an elkarrekin jaio ginen eta 2016ko urriaren 9an, Euskal Herriko erdigune geografikoan, berretsi genuen *Besaideko Hitzarmenaren espiritua*. Hitzarmen hori, Euskal Herri osorako kirol eta Kultur proiektu baten alde lan egiteko konpromisua zen. Horregatik aurtengo Mendizaletasun Gala hau, Altsasun ospatzea erabaki genuen”. Egiak ere nabarmendu zuen Euskal Herriko Mendi Biltzarra errealitate bihurtzen hasi dela, eta, gainera, organo horri gaitasun juridikoa emateko lehen urratsak ematen ari direla.

EMF-ko presidenteak eskerrak eman nahi izan zituen: “Egunero federazio honek erritmorik gal ez dezan eta aurrera egin dezan interesik gabe lan egiten duten 179 pertsonei eskerrak ematea, baita gure ia 300 mendi klubek egiten duten balio ikaragarriko lan hori ere.”

Esta web utiliza cookies propias y de terceros para su correcto funcionamiento y para fines analíticos. Contiene enlaces a sitios web de terceros con políticas de privacidad ajenas que podrás aceptar o no cuando accedas a ellos. Al hacer clic en el botón Aceptar, acepta el uso de estas tecnologías y el procesamiento de tus datos para estos propósitos. Más información
Privacidad