Emakumezkoen txapelketaren barruan, gurpildun aulkiko saskibaloiko estatuko selekzioa zazpigarren postua lortzeko borrokan aritu izan da, baina Britainia Handiko taldeak ez dio jardunaldiko helburua lortzen utzi Ariake Arenan. Basque Teameko kirolariaren konbinatua final-laurdenetan sartu zen, Aljeria mendean hartu eta bere multzoan laugarren bukatu ostean. Hurrengo helburua finalerdietan sartzea zen eta historia egiten jarraitzea, baina 57-33 galdu zuen Alemaniaren aurka.
“Gure lehen jokoak dira eta hasiberrien bekatua egin dugu. Zapuztuta gaude gauzak ez zaizkigulako atera, baina ikasi egin behar dugu. Hiru hilabetean Europakoa daukagu, haien aurka jokatuko dugu, Alemaniaren aurka, Holandaren aurka, eta dena eman behar dugu. A”, adierazi du Agurtzane Egiluzek.
