Lau urtez jokatu gabe egon ondoren, abenduaren 28an, Puigcerdako izotz-pistan, ohiko lagunarteko izotz-hockey partida jokatuko da Kataluniaren eta Euskadiren artean. Gizonezkoen eta emakumezkoen selekzioen partidak izango dira jardunaldian. Azken aldiz, 2017an jokatu zuten.