Asteburu honetan, apirilaren 20 eta 21ean, Pasai Donibanek Euskadiko Batel Txapelketa hartuko du, Euskadiko Arraun Federazioak antolatua, Pasai Donibane Koxtape Arraun Elkartearen laguntzarekin eta Euskal Kirol Federazioen Batasunaren (EKFB) babesarekin. Guztira, 24 taldek 89 ontzi aurkeztuko dituzte haur, kadete, gazte eta absolutu kategorietako lehiaketan parte hartzeko, gizonezkoetan zein emakumezkoetan.

Lehiaketa apirilaren 20an, larunbata, hasiko da, 16:00etan, kanporaketekin, erlojupeko formatuan, 2 kaletara. Gizonezko haur mailako arraunlariek irekiko dute sailkapen jardunaldia eta, ondoren, nesken txanda izango da. Gero, genero-ordenari eutsiz, kadete, gazte eta absolutu ontzien txanda izango da.

Finalak apirilaren 21ean, igandean, jokatuko dira. 10:00etan, gizonezkoen haur mailako finalak hasiko dira, eta, ondoren, neskek gauza bera egingo dute. Irteeren ordenak sailkapen-jardunaldiaren irizpideari jarraituko dio, guztira 16 irteera osatu arte.

Egin beharreko distantziei dagokienez, haur mailako ontziak 1.000 metroko tartean lehiatuko dira, kadete mailakoek 1.500 metroko ibilbidean eta gazte eta absolutu mailakoek 2.000 metroko tartean. Maila bakoitzean irabazten duten gizonezkoen eta emakumezkoen taldeek Ikurrina eta urrezko domina lortuko dituzte, eta 2. eta 3. postuetan geratzen diren ontziek zilar koloreko eta brontze koloreko dominak, hurrenez hurren.

Proba bertatik gozatu ezin duten pertsonek Euskadiko Arraun Federazioaren Youtubeko kanalaren bidez gozatu ahal izango dute zuzenekoa.

Esta web utiliza cookies propias y de terceros para su correcto funcionamiento y para fines analíticos. Contiene enlaces a sitios web de terceros con políticas de privacidad ajenas que podrás aceptar o no cuando accedas a ellos. Al hacer clic en el botón Aceptar, acepta el uso de estas tecnologías y el procesamiento de tus datos para estos propósitos. Más información
Privacidad