Igande honetan, urtarrilak 23, arratsaldeko jardunaldian, Euskadiko junior kategoriako txapelketa izango da, Taekwondoko Euskal Federazioak antolatuta. Barakaldoko Lasesarreko kiroldegian izango da, Euskal Herriko hainbat klubetako 50 kirolarirekin. Euskadiko selekzioan, junior kategoriako postu bat bilatuko dute irabazleek, otsaileko txapelketa nazionaletan parte hartuko duena.
Jenderik gabe eginen da txapelketa, eta zorrotz jarraituko du covidaren prebentzio protokoloa, ahalik eta segurtasun handiena bilatuz kirolari, arbitro eta teknikarientzat.
