Asteburu honetan, azaroaren 1a arte, Euskal Hockey Federazioak kategoria horretako Espainiako selekzio autonomikoen txapelketan parte hartuko du Valentzian, 18 urtez beherakoen Euskadiko taldeekin. xapelketa Virgen del Carmen-Betero kiroldegian jokatuko da. Gizonezkoen eta emakumezkoen 18 urtez beherakoen kategoriako talde autonomikorik onenak biltzen ditu. Valentzia, Madril, Katalunia, Kantabria, Asturias, Euskadi eta Andaluziako selekzioak arituko dira lehian.
