Hockeyko Euskal Federazioak Espainiako selekzio autonomikoen txapelketan parte hartuko du larunbat honetatik azaroaren 1a arte. Hor izango dira Euskadiko selekzioak, emakumezkoen eta gizonezkoen 18 urtez azpikoak. Txapelketa Madrilgo Somontesko instalazioetan izango da.

Euskadi, Valentzia, Madril, Asturias, Katalunia, Andaluzia, Kantabria eta Galiziako taldeek hartzen dute parte. Lauko bi taldetan banatuta, lehenengo biak finalerdietara pasatzen dira.

Partidak zuzenean jarraitu ahal izango dira Madrilgo Kirol Federazioen Batasuneko (UFEDEMA) Youtubeko kanalaren bidez.

https://www.youtube.com/c/UfedemaTV