17. INFORMAZIO-KAPSULA
Gailu Mugikorrak Kudeatzeko Politika.
Helburua: langileek, teknikariek eta boluntarioek gailu mugikorrak erabiltzean sor daitezkeen arriskuak minimizatzea.
Neurriek ziurtatzen dute, federazioan gailu mugikorrak erabiltzean, datuak babestuko direla eta segurtasuna izango dela:
- Gailu mugikorren administrazioa: erabili gailuak kontrolatzeko eta ziurtatzeko kudeaketa tresna bat (MDM), eta konfiguratu ezazu sarbidea kudeatzeko eta datuak urrutitik ezabatzeko.
- Segurtasuna eskakizunak: osatu pasahitz seguruak edo erabili autentifikazio biometrikoa, eta aktibatu gailu guztietan zidratze osoa eta urruneko ezabaketa.
- Wifi eta VPN saree erabilera: datu sentikorrekin zabiltzanean, saihestu Wifi sare publikoak, eta zure federazioko sistemetara urrutitik sartzeko erabili beti VPN bat.
- Eguneratzeak eta adabakiak: gaitu eguneratze automatikoak sistema eta aplikazioetarako, eta berrikusi aldizka gailu guztiek azken segurtasun adabakiak izan badituztela.
- Aplikazioen kontrola: ez deskargatu egiaztatu gabeko iturrietako aplikaziorik, eta mugatu baimendu gabeko aplikazioen instalazioa, MDM erabilita.
- Segurtasun fisikoa: ez utzi gailurik toki publikoetan inolako arretarik gabe, eta erabili blokeo fisikoa duten estalkiak, babes osagarria izateko.
- Datuak eskuratzea eta partekatzea: erabiltzailearen rolaren arabera, mugatu datu sentikorretarako sarbide, eta sinkronizatu datuak, gailuan etengabe gorde gabe.
- Galduz gero edo lapurreta kasuetarako prozedurak: galdu edo lapurtuz gero, jakinarazi berehala, eta ezabatu datuak urrutitik.
