Izotz-hockeyko Euskal Koparen hirugarren edizioa (15 urtez azpikoa) irailaren 30ean eta urriaren 1ean ospatuko da Donostian, Txuri Urdineko izotz jauregian. Neguko Kiroletaren Euskal Federazioak antolatuta, bi talde izango ditu. A multzoan Txuri Urdin, Anglet, Puigcerda eta Majadahonda daude; eta B multzoan Bipolo, Huarte eta Bartzelona. Aurreko ligaxkako partidek erabakiko dute finala, hirugarren eta laugarren postuak, eta bosgarren eta seigarren postuak.

