Lau punturekin eta Gaztela eta Leon baino average hobea izanda, Miren Arrondo, Berezi Ruiz eta Maitena Martinek zuzentzen duten selekzioak Urrezko Faseko finalerdietarako txartela lortu zuen pasa den asteburuan Almerian. Multzoko bigarrena izan zen Madrilen atzetik.

Lehenengo partiduan 15 urte azpiko selekzioak Nafarroari nagusitu zitzaion. Aiara Agirrezabalak lortu zituen bi golei, Helena Gonzalez eta Patri Mugaburek sartu zituztenak gehitu behar zaizkie

Txapelketako bigarren jardunaldian haizea izan zen protagonista eta Madrilen aurkako norgehiagoka baldintzatu zuen. Gure neskak markagailuan aurreratu ziren berriro Aiara Agirrezabalaren beste gol bati esker. Hala ere, Madrilek atsedenaldia baino lehen corner batean berdinketa lortu zuen. Behin jokalari bat gehiagorekin Enara Fernandezen kaleratzearen ondoren, gure neskek neurketako azken jokaldian hartu zuten bigarren gola.

Azken partiduan, berdinketarekin nahikoa zen sailkapena lortzeko Gaztela eta Leonen kontra. Aurkariek aurrea hartu zuten Arixen Santamariak berdinketaren gola sartu zuen arte. Atsedenaldia iritsi baino lehen, Patri Mugaburek markagailuan zegoen distantzia (1-3) murriztu zuen aldageletarako bidea hartu aurretik. Behin bigarren zatian, Arixenek bere bigarren gola sartu zuen 3-3-koa lortu eta finalerdietarako sailkapena ziurtatzeko. Bertan egongo diren gainerako selekzioak Andaluzia, Katalunia eta Madril izango dira.

Esta web utiliza cookies propias y de terceros para su correcto funcionamiento y para fines analíticos. Contiene enlaces a sitios web de terceros con políticas de privacidad ajenas que podrás aceptar o no cuando accedas a ellos. Al hacer clic en el botón Aceptar, acepta el uso de estas tecnologías y el procesamiento de tus datos para estos propósitos. Más información
Privacidad