Euskal Pilota Selekzioko pilotariak Portugaleko Freixo de Espada á Cinta hirian daude jada EKFB Europako XI. Txapelketan ordezkatzeko. Guztira, 15 pilotarik, emakunezko 6k eta gizonezko 9k, gaur eta igandea bitartean 4 modalitatetan parte hartuko dute: Llargues, joko internazionala, Wall Ball eta pilota portugaldarra. Gizonezkoek modalitate guztietan hartuko dute parte eta emakumezkoek joko internazionalean, Wall Ball-en eta pilota portugaldarrean.

Honela, euskal taldeak Italia, Belgika, Herbehereak, Ingalaterra, Valentziako Komunitatea eta Portugal izango ditu aurrean.

Joko internazionala gaur eta bihar artean jokatuko da eta, pilota portugaldarra gaur, ostirala eta larunbata bitartean. Wall Ball modalitatea apirilak 4 eta 5ean jorratuko da eta, Llargues Txapelketa apirilak 5 eta 6a bitartean.

Patricia Espinar eta Eneko Uribe izango dira Euskal Selekzioko 15 pilotarien entrenatzaileak: Naroa Agirre, Kepa Albizu, Amaia Alday, Egoitz Amantegi, Lier Arrien, Olatz Arrizabalaga, Mikel Aurrekoetxea, Mikel Beldarrain, Iñaki Esnal, Enara Gaminde, Leire Garai, Oier Hormaetxe, Miren Larrarte, Andoni Urbieta eta Lur Ziarrusta.