ufdv-ekfb

2003. urtetik

Euskal Kirol Federazioen Batasuna (UFDV-EKFB) 2003an gauzatutako euskal kirolaren proiektua da. Gure herrialdeko kirol-federazioen multzoa ordezkatzen duen erakundea da, eta, harrezkero, bere asmoa da euskal kirolaren federazio guztiak erakunde juridiko beraren pean bateratzea.

Ekimenaren arrakasta euskal kirolean haren beharraz dagoen kontzientziazioaren erakusgarri da: euskal kirol-federazio guztiak Euskal Kirol Federazioen Batasunarekin elkartuta daude, hau da, 200.000 kirolari baino gehiago (Euskal Autonomia Erkidegoko biztanleen ia % 10).

Helburuak eta eginkizunak

Gure helburua nagusia da euskal kirola, oro har, eta federatua, bereziki, garatzea. Besteak beste, euskal selekzioak bultzatu nahi ditugu, federazioei eta kirolariei diru-laguntzak emateko modua errazten ahalegintzen gara, eta kirol-politikak egiteko ideiak ematen ditugu.

UFDV-EKFBren funtzioen artean honako hauek nabarmentzen dira: euskal kirol osoa sustatzea, defendatzea eta ordezkatzea; entitate eta erakunde publikoekin eta pribatuekin lankidetzan aritzea gure kirola garatzeko; kirol-politika optimizatzeko ekimenak proposatzea; eta zerbitzu komunak sortzea euskal kirol-federazioentzat.

Kirol Irakaskuntzen Zentro Baimendua

Gure kirolariak

UFDV-EKFBren zerbitzuak

  • Federazio lokalen kudeaketa, administrazioa eta mantenu komuna
  • Funtzio publikoen kudeaketa, administrazioa eta garapena
  • Euskadiko selekzioen sustapena eta hedapena
  • Kontabilitate, lan eta zerga aholkularitza: Kontularitza, nomina, zergak…
  • Zuzenbide-kirol aholkularitza: Baliabideak, kontratuak, hitzarmenak, aurka-egiteak…
  • Prentsa eta komunikazio aholkularitza: Prentsaurrekoak, dossierak…
  • Administrari eta zuzendarien erabilerarako Erantzukizun Zibileko Asegurua
  • Kirol Arbitrajearen Euskal Auzitegia: Gatazken judizioz kanpoko ebazpena
  • Datu-babesa: Aholkularitza eta LOPD legearekiko egokitzapena
  • Itzulpen eleanitza: Estatutuak, araudiak, dokumentuak,…
  • Teknologia berriak: Informatika aplikazioak
  • Gatazka-bitartekotza eta elkar aditzea
  • Genero berdintasuna: Aholkularitza, prestakuntza eta birziklapena

Babesleak

Non gauden

Edificio CPT, Avenida de los Chopos s/n 48991 GETXO

Tel.: 946 232 689
Fax: 946 202 905

Esta web utiliza cookies propias y de terceros para su correcto funcionamiento y para fines analíticos. Contiene enlaces a sitios web de terceros con políticas de privacidad ajenas que podrás aceptar o no cuando accedas a ellos. Al hacer clic en el botón Aceptar, acepta el uso de estas tecnologías y el procesamiento de tus datos para estos propósitos. Más información
Privacidad