Zazpiko errugbia: Euskadi, Erroman

Euskadiko senior selekzioek Roma Seven 2018 izeneko txapelketan parte hartuko dute ostiral eta larunbatean. Euskadiko Federazioak antolakuntzaren gonbidapena onartu du hainbat selekzio eta klub desberdinetako jokalariz osatutako talde indartsu asko izango dituen lehiaketa batean egoteko.

Gizonezko selekzioaren hautatzailea den Gorka Buenok Pariseko Centrale Seven txapelketan bikain aritu ziren jokalari gehienak mantenduko ditu. Jacki Madriden aginduetara izango den emakumezkoen selekzioa, berriz, Valencia Rugby Festival-eko sentsazioak hobetzen saiatuko da.

Gizonezkoen deialdia:

Igor Etxeberria (Hernani), Mikel Pérez (Hernani), Jon Ander Puertas (Hernani), Iker Korta (Ordizia), Aitor Olasagasti (Ordizia), Imanol Aldanondo (Ordizia), Izko Armental (Bera Bera), Alex Acarreta (Bera Bera), Ander Ayala (Bera Bera), Gorka Unamuno (Bera Bera), Jorge Arbe (Bera Bera), Mikel Zubeldia (Getxo) eta Julen Garmendia (Atlético).

Emakumezkoen deialdia:

Garazi Uriarte (Getxo), Ángela Soria (Getxo), Marina Seral (Getxo), Lucía Diego (Getxo), Joana Murray (Getxo), Libe López (Gernika), Nahia Goiriena (Gernika), Uxue Merino (Durango), Oiane Puertas (Hernani-Atlético), Jone Agirrezabal (Eibar), Garazi Goikolea (Gaztedi), eta Maddi Braco (La Única).

0 Iruzkin

Ez dago iruzkinik

Idatzi iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top