Zazpiko errugbia: Euskadi, bosgarren Valentzian

Euskadiko emakumezkoen selekzioa bosgarren izan zen Valencia Rugby Festivalean. Euskaldunek bi aldiz irabazi zioten Mo Sisters taldeari (12-15 y 31-12), Kauri Barbarians taldearen aurka berdindu zuten (17-17), eta galdu zuten Eskoziako selekzioaren kontra (45-0), Bordeleko Impact Seven aurka (5-26) eta España Emerging selekzioaren aurka (5-34).

Euskal Federazioaren kirol zuzendaria den José Miguel Galdósen iritziz, bosgarren postu hau “pixka bat garratza da. Hirugarren edo laugarren postuan bukatu ahal izan genuen. Txapelketara talde oso gaztea eraman genuen, fisiko gutxirekin, eta arerioek fisiko ikaragarriak zituzten. Maila haundia zegoen. Berdindu genuen partida irabazten joan ginen baina, segundu batzuen faltan, baloia gorde beharrean, baloia galdu genuen eta arerioak berdindu zuen. España Emerging aurkako norgehiagoka ere irabazteko aukera izan genuen, baina nekea nabaritu genuen. Orokorrean, jokalarientzako esperientzia ona izan da, eta gehiago entrenatu behar dutela ikusi dute”.

Eibarrek Espainiako Txapelketa jokatu zuen Valencia Ruby Festivalen barnean eta bigarren izan ziren, CRAT A Coruñaren atzetik. Eibartarrek Erreginaren Kopa jokatzeko aukera izango dute beste talde batek uko egiten badio lehiaketa honetan parte-hartzeari. Txapelketaren bukaeran, Jone Agirrezabalak eta Amaiur Mayok Euskadi indartu zuten.

Gizonezkoen txapelketan, El Salvadorrek irabazi zuen tituloa. Hernani bigarren izan zen eta Bera Bera, hirugarren.

Bestalde, Pablo Feijook donostiarra zuzentzen duen Espainiako gizonezkoen selekzioak, Igor Genua hernaniarra eta Ignacio Martín donostiarrarekin, hamabosgarren postua eskuratu zuen Londresen eta orain Parisen saiatuko da Munduko Serietan jarraipena lortzen.

Emakumezkoen selekzioak Howard Hinton txapelketa jokatu zuen, Amaia Erbina, Uribarri Barrutieta eta Enara Cachorekin.

0 Iruzkin

Ez dago iruzkinik

Idatzi iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top