V. Kosta Trail, ekainaren 13an, ibilbidea aldatzera doa


Forum Kosta Trail probaren bosgarren edizioa nobedade ezberdinekin dator. Ekainaren 13an Uribe Kosta itsasertza zeharkatzeko itsas mailako lehenengo mendi lasterketaren ibilbidea aldatu egin da, gogorragoa izateko eta bere asfalto tarteak murrizteko. Horrela, 31 kilometroko lehiaketa honen irteera tokiz aldatu da, Zubi Esekitik Galeako itsaslabarretara, Arrigunaga hondartzaren alboan (9.00etan). Bere abiapuntuaren aldaketa da zalantzarik gabe Kosta Trail probaren nobedade handiena, amaiera tartean ibilbide berria ekarriko duen aldaketa izanik.

Horrela, Sopela, Barrika eta Gorliz udalerriak zeharkatu ondoren, partaideak Armintza inguratzen duten eukalipto basoetarantz zuzenduko dira, Plentziako hondartzara iritsi arte. Guztira 31 kilometro eta 1.900 metroko tarte metatua, aurreko trazatuan baino 400 gehiago. Lasterketan 1.600 partaideren errekorra gainditzea aurreikusten da, hiru probetan banatuta; izan ere, lasterketaz gainera mendiko martxa ere mantentzen da, zailtasun ertaineko 20 kilometrorekin, eta 12 kilometroko martxa familiarrarekin. Biak ere Sopela eta Gorliz artean ospatuko dira, irteera goizeko bederatzi eta erdietan izanik.

Barrikako Surf Camp gunean ospatu zen aurkezpen ekitaldira etorri ziren Kilian Jornet eta Agustí Roc mendiko lasterketetako munduko txapeldunak, besteren artean. Inskripzioekin bildutako diru guztia dohaintzan emango zaio Eugenia Epalza Esklerosi Anizkoitzaren Euskadiko Fundazioari. Lehiaketan izena emateko aukera dago Forum Sport dendetan eta www.forumsport.com/kostatrail web orrialdean, ekainaren 7ra arte, 15 eurogatik.

0 Iruzkin

Ez dago iruzkinik

Idatzi iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top