Telelana, prest al zaude edozein lekutatik lana modu ezin hobean egiteko?

Emankorragoa eta eraginkorragoa izateak ez du esan nahi ordu gehiagotan lan egin behar denik. Izan ere, “adimentsu” lan egitea urruneko lanaren helburua da. Smart working edo lan adimenduna telelanaren metodologia berria da, eta langileei behar diren tresnak ematen dizkie, edozein lekutatik gehieneko errendimendu profesionala lortzeko. Zalantzarik gabe, erronka handia da lan-metodologia berri hau ezartzea, hala erakundearentzat nola langileentzat.

Euskal Kirol Federazioen Batasunak, European Consulting Organization-ekin elkarlanean, doako ikastaro hau jarri du abian: “Garatu telelanean dituzun trebetasunak”. Arrakastarako giltzarriak eta portaerak eskaintzea du helburu, telelanean emandako denborari ahalik eta etekinik handiena ateratzeko.

Eman izena hemen: ekfb@euskalkirola.eus

0 Iruzkin

Ez dago iruzkinik

Idatzi iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top