Surf – Euskal Bodyboard Zirkuitua


Asteburu honetan, Euskal Bodyboard Zirkuituaren hirugarren eta azkeneko frogari eman genion hasiera; non erabaki egingo da zirkuituaren irabazlea.

Ereagako olatuaren ezaugarri bereziengaitik, itsasgoran apurtzen duena, larunbatean bakarrik lehiatu ahal izan ziren Trials-eko txandak eta Openeko final zortzirenen bost txanda.

Metro bateko olatuek beren ahalmen guztia erakutsi zuten eta riderrek emondako ikuskizunari esker Ereagako pasealekua gendez gainezka bukatu zuen. Azkenean iluntasunak behartuta, txapelketa Openeko 5. txandan gelditzea erabaki zen.

Itxarote denbora zabala denez, erabaki egin zen txapelketa igandean ez jarraitzea, eta datorren astebururarte itxarotea; azaroaren 15 eta 16an. Asteburu horretarako balditza hobeagoak espero dira eta horrela finaleko txandak eta zirkuituaren irabazlea olatu hoberenekin lehiatuko dira.

0 Iruzkin

Ez dago iruzkinik

Idatzi iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top