Sokatira – Lur gaineko Europako Txapelketa. 3. eguna


Gaur Nazio mailakon 1. Jardunaldia izan dugu. Euskaldunak gizonezko 680 Kgtan eta emakumezko 560 kgtan haritu dira gaur goizean. Tiraldi on batzuk egin dituzte baina ez dute lortu izan sailkatzerik laurdenetara.

Eguerdian esperantza gehien genituen bi kategoriak hasi dira, mixtoa eta gizonezko 560 Kg. Mixtoa tirada gogorrak egin ondoren taldeko 3. Sailkatu da eta laurdenetan Suediarekin gurutzatu da, esan beharra dago Suediarrak izan direla azken 5 urteetan txapeldunak kategoria mixtoan baina oraingoan Euskaldunak mendean hartu dituzte 2 tiraldiak irabaziz, ziraragarria, urrea ukitzen genuen, ikurriña erdian ikusteko eta ereserkia entsuteko aukera urbil ikusten genuen baina azkenean Suitzarrak irabazi dute, asko kostata baina azkeneak urrea eraman dute Basque Country zilarrarekin utziz. Ez da gutxi zilarra eta oso pozik egoteko modukoa da, etorri baino lehen siñatzeko moduko emaitza, baina urrea hain urbil ikusirikÂ… hurrengo urterako utzi beharko da. Ihaz brontze, aurten zilarra, datorren urtean 2016an Suediako, Malmo hirian urre. Gure hurrengo erronkatariko bat. Brontzerako Suedia eta Holanda haritu dira, Suediarrak bihurtuz garaile.

Gizonezko 560 Kgtan brontzea lortu da, hemen ere oso pozik baina gehiago ateratzeko moduko taldea geneukan. Hasiera gogorra eduki du Euskal taldeak, lehenengo tiraldia Suitzarren kontra, Europako txapeldunekin, tiraldi estua izan da baina azkenean Suitzarrak irabazi dute. Ihaz Munduko txapelketan esan genuen Suitzarrak maila bat gainetik zeundela baina oraingoan ez, aurten pisu honetan mendean hartzeko modukoak ziren baina ezin izan du Euskal taldeak. Esan behar dugu Laudenetara 3. Sailkatu dela Euskal taldea baina alde 2etar Suitzarrekin bakarrik galduz, beste 2 puntu alde batera Ingalaterrarekin eta bestea Ipar Irlandarekin galdu ditu. Laurdenetan ere Suitzarren kontra jardun da Basque Country eta Ipar Irlanda Ingalaterraren kontra. Suitza eta Ipara Irlanda atera dira garaile, beraz Basque Country eta Ingalaterra lehiatu behar izan dira brontzerako. Tiraldi izugarriare baten ondoren Basque Countryk lortu du brontzezko domina baina desenpate eta guzti. Hirugarren tiraldia egin behar izan da 3. Posturako. Benetan gozatu ditugun tiradak izan dira eta pozik brontzearekin. Finalera Suitza eta Ipar Irlanda pasatu dira, Ipar Irlandak urre lortuz eta Suitzak zilarra. Domin honekin ere oso pozik baina esan behar dugu ostegunean Klub mailan Goiherrik mendean hartu zuela nazio mailan gaur Ipar Irlandak ordezkatu duen taldea. Goiherrik ere talde berdina aurkeztu du Basque Country ordezkatzea zegokion honetan, baina oraingoan nahiz eta oso urbil egon arren ezinezkoa egin zaio.

Aurten ere ihaz bezala, Basque Country maila ezin hobea ematen hari da, kategori gehienetan puntan.

0 Comentarios

No hay comentarios

Escribe un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Back to top