UFDV-EKFB

2003. urtetik

Euskal Kirol Federazioen Batasuna (UFDV-EKFB) 2003an gauzatutako euskal kirolaren proiektua da. Gure herrialdeko kirol-federazioen multzoa ordezkatzen duen erakundea da, eta, harrezkero, bere asmoa da euskal kirolaren federazio guztiak erakunde juridiko beraren pean bateratzea.

Ekimenaren arrakasta euskal kirolean haren beharraz dagoen kontzientziazioaren erakusgarri da: euskal kirol-federazio guztiak Euskal Kirol Federazioen Batasunarekin elkartuta daude, hau da, 200.000 kirolari baino gehiago (Euskal Autonomia Erkidegoko biztanleen ia % 10).

Helburuak eta eginkizunak

Gure helburu nagusia da euskal kirola, oro har, eta federatua, bereziki, garatzea. Besteak beste, euskal selekzioak bultzatu nahi ditugu, federazioei eta kirolariei diru-laguntzak emateko modua errazten ahalegintzen gara, eta kirol-politikak egiteko ideiak ematen ditugu.

UFDV-EKFBren funtzioen artean, honako hauek nabarmentzen dira: euskal kirol osoa sustatzea, defendatzea eta ordezkatzea; entitate eta erakunde publikoekin eta pribatuekin lankidetzan aritzea gure kirola garatzeko; kirol-politika optimizatzeko ekimenak proposatzea; eta zerbitzu komunak sortzea euskal kirol-federazioentzat.

Arretarako Bulego Birtuala

Gure zerbitzu berrien artean, federatuentzako Arretarako Bulego Birtuala aurkeztu nahi dizuegu. Zuekin komunikatzeko ataria da, zerbitzu hobea, azkarragoa eta hurbilagoa emateko.

Gure kirolariak

Euskal Kirol Federazioen Batasuna euskal kirol federatu osoaren ordezkaria da.

Euskal Kirol Federazioen Batasuna

… oinarri asoziatiboa eta nortasun juridikoa dituen erakundea da, irabazi-asmorik gabekoa eta interes publiko eta sozialekoa, eta bere helburua da euskal kirol-federazioak hobetzeko eta garatzeko oinarri komunak bilatzea, kirol-helburuak defendatzea eta hobeto betetzea, eta administrazio-egitura komunak edo laguntza teknikokoak ezartzea.

UFDV-EKFBren zerbitzuak

  • Federazio-lokalen kudeaketa, administrazioa eta mantentze komuna.
  • Funtzio publikoen kudeaketa, administrazioa eta garapena
  • Euskal selekzioak sustatzeko eta ofizialtzeko laguntzak
  • Kontabilitate-, lan- eta zerga-arloko aholkularitza: kontabilitatea, nominak, zergak…
  • Lege- eta kirol-arloko aholkularitza: errekurtsoak, kontratuak, hitzarmenak, inpugnazioak…
  • Prentsa-aholkularitza eta komunikazioa: prentsaurrekoak, dosierrak…
  • Erantzukizun zibileko asegurua administratzaile eta zuzendarientzat
  • Kirol Arbitrajeko Euskal Auzitegia: gatazkak auzibidetik kanpo konpontzea
  • Datuen babesa: Aholkularitza eta aplikazioa DPBLOri
  • Itzulpen eleaniztuna: Estatutuak, erregelamenduak, dokumentuak…
  • Teknologia berriak: Aplikazio informatikoak
  • Gatazketan bitartekaritza eta adiskidetze-lana
  • Genero.berdintasuna: Aholkularitza, prestakuntza eta birziklatzea

Babesleak

Non gauden

Edificio CPT, Avenida de los Chopos s/n 48991 GETXO

Tel.: 946 232 689
Fax: 946 202 905

ekfb@euskalkirola.eus

Back to top