Rugby – Euskadi, La Rochellen txapeldun

Euskadik maila bikaina azaldu zuen talde unibertsitarioentzako La Rochelleko Nazioarteko Txapelketan. Emakumezkoen selekzioa txapeldun izan zen, eta gizonezkoen taldeak Zilarrezko Koparen finala galdu zuen eta bostgarren bukatu zen.
Emakumezkoen selekzioak bertako taldeari irabazi zion finalean (14-12). Lehenik ere, La Rochelleri bi aldiz irabazi zion (35-0 eta 33-5) eta baita ere Orsay-Pariseko taldeari (34-6 eta 37-0).
Gizonezkoen taldeak, berriz, Bordeleren kontra galdu zuen finala. Euskaldunek La Rochelle eta Île de France taldeen kontra galdu zuten (37-10 eta 21-10) eta Clermont-Ferrand eta Rennes taldeei irabazi zien (37-5 eta 19-5).
Euskadiko Federazioaren kirol zuzendaria, José Miguel Galdós, pozik agertu zen euskaldunen partidekin: “Txapelketa ona izan da bi selekzioentzako. Neskentzat esperientzi oso ona izan da, eta etxetik kanpo bertako taldearekin final bat jokatzea zer den ikasi dute. Gizonezkoen selekzioa lehiaketa honetan berpiztu da, jende beteranarekin eta eskarmentu gabekoarekin. Pozgarria izan da nola moldatu diren batzuk zazpiko errugbira, Imanol Aldanondo eta Peio Santa Cruz bezala. Galdosek ere neska beteranoen papera goraipatu zuen, besteak beste, Uribarri Barrutieta, Laura Lorenzo edo Amaiur Mayo, eta beste batzuen moldaketa zazpiko errugbiari; adibidez, Nerea García, Oihane Puertas, Ihintza Lekuona edo Nahia Goiriena.

0 Iruzkin

Ez dago iruzkinik

Idatzi iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top