Rugby – Euskadi, La Rochelleko Txapelketan

Euskadiko zazpiko selekzioek La Rochelleko Nazioarteko Txapelketan jokatuko dute asteazkenean eta ostegunean. Talde unibertsitarioentzako den lehiaketa hau euskal selekzioek aurten Europan jokatuko duten lehen txapelketa izango da.
Euskaldunen helburua, beti bezala, irabaztea eta itxura ona ematea izango da. Jacki Madrid bi taldeen entrenatzailea da.
Emakumezkoen taldeak arerio oso gogorrak izango ditu aurrean. Hautatuen artean, Enara Cacho eta Uribarri Barrutieta daude. Biek jokatu dute Espainiako selekzioarekin eta bere eskarmentua eskainiko diote taldeari.
Emakumezkoen selekzioak asteakenean jokatuko du La Rochelle eta Staps Orsa Parisen kontra, eta ostegunean, Kedge Bordeauxekin neurtuko da finalaurrekoak jokatu baino lehen.
Gizonezkoen taldeak, berriz, Bera Berako jokalari asko izango ditu, klub honek modalitate hau asko lantzen baitu. Selekzioaren lehen arerioak asteazkenean Clermont-Ferrand, París eta Renneseko unibertsitateen taldeak izango dira.
Emakumezkoen selekzioan jokalari hauek arituko dira: Nerea García (Gernika), Nahia Goiriena (Gernika), Maddi Braco (La Única), Irene Reyes (La Única), Ihintza Lekuona (Ordizia), Laura Lorenzo (Cisneros), Enara Cacho (Cisneros), Amaiur Mayo (Eibar), Kaiane Bedones (Eibar), Uribarri Barrutieta (Getxo), Garazi Goikoelea (Gaztedi) eta Oihane Puertas (Hernani).
Gizonezkoen selekzioko kideak, berriz, honako hauek izango dira: Imanol Aldanondo (Ordizia), Aitor Garmendia (Hernani-Atlético), Mikel Zubeldia (Getxo), Peio Santa Cruz (Getxo), Alex Acarreta (Bera Bera), Jorge Arbe (Bera Bera), Izko Armental (Bera Bera), Óscar García de la Peña (Bera Bera), Jokin Gorrotxategi (Bera Bera), Beñat Gorrotxategi (Bera Bera), Josu Carrillo (Gaztedi) eta Lander Gómez (U. Bilbao).

0 Iruzkin

Ez dago iruzkinik

Idatzi iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top