Motoziklismoa – Gordexola Xtreme


Motoklub Aiala elkarteak eta Gordexola herriak bat egin dute ezbairik gabe garrantzitsuena den Espainiako enduro probari itxura emateko.  Ekainaren 21ean eta 22an dena prest egongo da Espainia osotik eta Frantzia eta Italia bezalako herrialdeetatik etorritako pilotuei eta afizionatuei abegi egiteko; aurten ere, proba kolorez beteko da.

Ostiralean emango zaio hasiera, 21:30ean, hurrengo eguneko irteera-ordena ezarriko duen gaueko krono batekin. Kronoa udalerriaren erdigunean egongo da, guztiz laua den belazean, oztopo artifizialekin. Pilotuak binaka aterako dira, aurrerago lurpeko pasabide baten bitartez gurutzatuko diren bi kale paraleloetatik, eta kalez aldatu beharko dute, eta helmuga-arkutik bi aldiz igaro. Koadro onenekin final handia egingo da, eta denak kale beretik aterako dira. Larunbatean, lasterketari hasiera emateko 38 kilometroko ibilbidea egingo da, eta hiru itzuli eman beharko zaizkio goizeko txandan. Itzuli bakoitzean 10 igarotze-kontrol kontabilizatuko dira, eta haietan guztietan geratu egin beharko da. 16:00etan goizeko txandaren helmuga itxiko da. Eta, 17:30ean, sariak banatuko dira: junior, senior eta beteranoen lehenengo hiru postuetan daudenei; brontzezko domina bi itzuli betetzen dituztenei, eta, zilarrezkoa, berriz, hiru itzuliak osatzen dituztenei.

GORDEXOLA X-TREME finalean, goizean sailkatutako 50 pilotu onenek lehiaketan jarraitzeko pribilegioa izango dute, sari preziatua lortzeko. 60 kilometro itzuli bakarrean hamar kontrolekin (geratu gabe), eta aldapa estu eta zail ugari. Pilotuek, irteera hartu eta denbora gutxira, lehenengo erronkari egin beharko diote aurre, eta onenek bakarrik izango dute berriro igarotzeko aukera.

7 edizio eta zazpi txapelketa:

2007 JOAN PEDRERO
2008 XABI GALINDO
2009 DANI GILBERT
2010 XABI LEON
2011 MELCIOR FAJA
2012 XABI GALINDO

GORDEXOLA XTREME 2013

Ostirala, ekainak 21:
17:00etatik 21:00etara egiaztapen administratiboak eta teknikoak (Molinar plaza).
21:30etatik 24:00etara GAUEKO SAILKATZE KRONOA. (Ibarra zelaiak).

Larunbata, ekainak 22:
9:00etatik 16:00etara GORDEXOLA XTREME lasterketa.
18:00etatik 21:30etara XTREMA SUPERFINALA.
21.30etan sari-banaketa.

0 Iruzkin

Ez dago iruzkinik

Idatzi iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top