Mendia – Zegama-Aizkorri: Kilian Jornet kataluniarrak irabazi du beste behin


Lokatza, euria eta hotza izan dira Zegama-Aizkorri 2016ko protagonista nagusiak. Lasterketa Kilian Jornet kataluniarrak irabazi du beste behin. Euskal selekzioko kideetan onena, Jokin Lizeaga izan da, sailkapen nagusian bederatzigarren postu bikain bat lortu eta gero. Lasterketa erregularra egin du urnietarrak, eta bera izan da Imanol Goñirekin batera, helmuga igaro duten euskal selekzioko kide bakarrak. Helmugan, Lizeagaren denbora, 4 ordu eta 13 minutokoa izan da. Aritz Egeak eta Hassan Ait Chaouk, bertan behera utzi behar izan dute lasterketa hotzaren ondorioz, eta Iban Letamendi oñatirrak berriz, lesio bat tarteko, lasterketari agur esan behar izan dio Sain Spirituko gunera iritxi eta gero.

Emakumeetan ere, ez dute zorte askorik izan Aitziber Ibarbia eta Maria Zorrozak ere. Biak erretiratu beharrean zortatu dira, eta Elena Calvillo izan da helmugara iristen bakarra. Lasterketaren garailea Yngvild Kaspersen norbegiarra izan da, eta euskaldunik onena berriz, Oihana Kortazar, hirugarren postua lortuaz.

GIZONEZKOAK

1.- Kilian Jornet 3:50,03.

2.- Marc Lauestein 3:59,22.

3.- Luis Alberto Hernando 4:00,05

9.- Jokin Lizeaga 4:14,42.

31.- Imanol Goñi 4:39,00.

EMAKUMEAK

1.- Yngvild Kaspersen 4:50,58.

2.- Megan Kimmel 4:59,46.

3.- Oihana Kortazar 5:06,37.

5.- Maite Maiora 5:18,59.

7.- Uxue Fraile 5:21,17.

0 Comentarios

No hay comentarios

Escribe un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Back to top