Martxoaren 17ko 8/2020 ERREGE LEGE DEKRETUA

Gobernuak martxoak 17an onartu eta martxoak 18an BOEn argitaratu den Errege Lege Dekretuak arau garrantzitsuak ditu, pertsona juridikoen kide anitzeko organoei erabakiak hartzeko, bideokonferentzia bidez, baita idatzizko bozketa bidez ere, organoek bilerarik egin beharrik gabe, nahiz eta estatutuetan horrelakorik aurreikusita ez egon.

Salbuespenezko araubide hau alarma-egoerak dirauen bitartean egongo da indarrean.

Hain zuzen ere, martxoaren 17ko 8/2020 Errege Lege Dekretuaren 40. artikuluak, COVID-19aren eragin ekonomikoari eta sozialari aurre egiteko aparteko premiazko neurriei buruzkoa denak, honako hau ezartzen du:

“40. artikulua. Zuzenbide pribatuko pertsona juridikoei aplikatu beharreko aparteko neurriak.

1. Estatutuetan aurreikusita egon ez arren, alarma-aldian, elkarteen, sozietate zibilen eta merkataritza-sozietateen gobernu- eta administrazio-organoen, kooperatiba-sozietateetako kontseilu errektorearen eta fundazioen patronatuaren bilkurak bideokonferentzia bidez egin ahal izango dira; bideokonferentzia horrek behar bezala bermatuko du egiazkotasuna eta aldebiko edo alde anitzeko konexioa, denbora errealean, urruneko parte-hartzaileen irudiarekin eta soinuarekin. Arau bera aplikatuko zaie batzorde delegatuei eta eratuta dituzten gainerako batzordeei, nahitaezkoei zein borondatezkoei. Bilkura pertsona juridikoaren etxean egin dela ulertuko da.

2. Alarma-aldian estatutuetan aurreikusi ez bada ere, elkarteen, sozietate zibilen eta merkataritza-sozietateen gobernu- eta administrazio-organoen, kooperatiba-sozietateen kontseilu errektorearen eta fundazioen patronatuaren erabakiak bozketa idatziaren bidez eta bilkurarik gabe hartu ahal izango dira, betiere lehendakariak hala erabakitzen badu, eta hala hartu beharko dira, gutxienez, organoko bi kidek hala eskatzen badute. Arau bera aplikatuko zaie batzorde delegatuei eta eratuta dituzten gainerako batzordeei, nahitaezkoei zein borondatezkoei. Bilkura helbide sozialean egin dela ulertuko da. Erabaki horiei guztiei aplikatuko zaie Merkataritza Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 19ko 1784/1996 Errege Dekretuak 100. artikuluan ezarritakoa, nahiz eta ez izan merkataritza-sozietateak”.

0 Iruzkin

Ez dago iruzkinik

Idatzi iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top