Maider Unda gaur gauen arituko da Munduko Txapelketan, Las Vegasen. Olinpiar Jokoetarako sailkatzeko aukera du, hirugarrenez lortu nahi du hor


Las Vegasen lor dezake hirugarrenez Olinpiar Jokoetara sailkatzea Maider Undak. Munduko Txapelketetan parte hartuko du gaur arratsaldean hasi, eta ondo bidez, gauera bitartean borrokalari arabarrak. 75 kiloz azpiko mailan arituko da, eta 19:00etan (Euskadin) hasiko den lehian Yasemin Adar turkiarra izango du lehen aurkaria.

Maider Unda (Olaeta, 1977) aurten itzuli da berriro lehiara, eta emaitza bikainak lortu ditu. Uztailean Espainiako GP-an hirugarren izan zen, eta ekainean lehen Europar Jokoetan (Baku) ere hirugarren sailkatu zen. Gaurko lehen aurkaria, Adar, bere aldetik, iazko Munduko Txapelketan 9. sailkatu zen eta denboraldi txukuna osatzen ari da aurten: uztailean Poloniako Opena irabazi zuen eta Europar Jokoetan 5.a izan zen.

Adar gainditzen badu, Maider final laurdenetan sartuko da eta Andrea Olaya kolonbiarraren eta Nadia Antar egipziarraren arteko irabazlea izando du aurkari. Bigarren borroka hori irabazteak sari ederra dauka: finalerdietan sartzea eta Olinpiar txartela poltsikoratzea. Las Vegasen Rio2016rako 6 txartel banatuko dira, orotara emango diren 12etatik lehenak. Kategoria desberdinetako Finalak 03:30etan (Euskadi) hasiko dira. Hona streamingez jarraitu ahal izateko Nazioarteko Borroka Federazioaren hesteka: http://bit.ly/1O8KziK

0 Iruzkin

Ez dago iruzkinik

Idatzi iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top