Lidergoa eta taldeen kudeaketa

Ekainaren 5ean, 9:00etan, Domine Hotelean (Mazarredo kalea 61, Bilbo), Basque Teamek Estrategia Empresarialekin lankidetzan antolatutako jardunaldia egingo da. Bertan lidergoaren garrantzia aztertuko da, baita taldeen, arrakasten eta porroten kudeaketa eta kirolak berez dituen balioak enpresan ezartzeko modua ere.

Ekitaldian izango dira:
Bingen Zupiria. Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua.
Marcos Muro. Enplegu eta gazteriako sailburuordea.
Alberto Iñurrategi. Alpinista eta Basque Teameko enbaxadorea.
Irantzu Garcia. Basque Teamek bekatutako curling jokalaria.
Irene Schiavon. Nazioarte mailako errugbi jokalaria eta Iberdrolako langilea.
Fran Garagarza. Eibar Kirol Elkarteko kirol zuzendaria.
Amaya Felipe. RDT Ingenieros enpresako pertsonen zuzendaritza arduraduna.

*Ekitaldian Virginia Diaz Basque Teameko arraunlariak asteburu honetan Lucernako Europako txapelketan lortutako urrea aurkeztuko du.

0 Iruzkin

Ez dago iruzkinik

Idatzi iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top