Kirol-bitartekaritzako adituaren ikastaroa

HELBURUAK

Ikasleak honetarako gaitzea:

• Oinarrizko kirol-ezagutzak, bitartekaritza-tresnak eta -teknikak eskuratzea, oro har kirol-arloko bitartekaritza-prozesuetan esku hartu ahal izateko, eta gatazka sor daitekeen kirol-arloko beste esparru batzuk zeharka ezagutzeko.
• Bitartekaritza-proiektuak diseinatzea esku-hartzearen eta gatazkaren prebentzioaren ikuspegitik.

Covid-19aren pandemia dela-eta diren salbuespeneko egoerak kontuan hartuta, ikastaroa modu birtualean egingo da, eskola teorikoen eta online praktiken bidez.

JASOTZAILEA

Kirol Bitartekaritzako Ikastaroa gatazkak auzibidetik kanpo ebazteko metodoetan eta, zehazkiago, kirol-bitartekaritzan oinarrizko prestakuntza lortu nahi dutenentzat da, baldin eta bitartekari gisa jardun nahi badute edo gatazka modu positiboan kudeatzeko behar diren tresnak eskuratu nahi badituzte, kirol-esparruan eraginkortasunez ezartzeko.

Bereziki, Kirol Bitartekaritzako Ikastaroa interesgarria da kirolaren munduarekin zerikusia duten pertsona guztientzat, hala nola kirolari, teknikari, entrenatzaile, kirol-klub edo erakundeetako gerente, ordezkari, federazioko langile, babesle eta kirol-erakunde edo administrazio publikoko hornitzaileentzat, kirol-jarduerarekin eta -lehiaketarekin lotuta badaude edo egon ahal badira edota metodo hori kirol-gatazkak kudeatzeko eta ebazteko beharrezko tresna gisa ezagutu nahi badute, bai eta zuzenbidean, psikologian edo jarduera fisikoaren eta kirolaren zientzietan lizentziatuentzat eta graduatuentzat ere. Arlo honetan espezializatu nahi duten eta kirol-zuzenbidearen oinarrietan sartu nahi duten ikasleek ere etekina atera dezakete.

Justizia Ministerioak homologatu du ikastaroa, 19971 erregistro-zenbakiarekin. Etorkizunean bitartekari-lana egin nahi dutenek, gai zibilei eta merkataritza-gaiei buruzko uztailaren 6ko 5/2012 Legearen arabera, eta Justizia Ministerioko Bitartekarien Erregistroan sartu nahi dutenek, unibertsitateko edo goi-mailako lanbide-heziketako titulu ofiziala eta gainerako lege-betekizunak izan beharko dituzte.

IRAUPENA

Ikastaroak 100 ordu ditu (60 ordu teoriko eta 40 ordu praktiko). Eskolak astean bi egunetan egingo dira (astearte eta ostegunetan), arratsaldez, egunean 2 orduz.

Ikastaroa 2020ko urriaren 27an hasiko da eta 2021eko apirila arte iraungo du.

>> Informazio gehiago (pdf)

0 Iruzkin

Ez dago iruzkinik

Idatzi iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top