Hondarribi Euskadiko Txapeldun zortzi lemazainarekin modalitatean


Landetako Soustons Lakuan ospatu zen Euskadiko Txapelketa senior mailako zortzi lemaizainarekin modalitatean. Podiuma lortu zuten hiru zortzikoak Hondarribia, Orio eta Getxo izan ziren. S. D.Santiagotarrak taldearen txalupa laugarren suertatu zen. Gainera, S. D. Santiagotarrak arraun taldeak bost garaipen lortu zituen banku mugikorreko Euskadiko Ligaren hirugarren estropada lerrokatuan.

S. D. Santiagotarrak taldearen emaitza onenak lortu zituzten ondorengo arraunlariek, euren kategorietako garaipena eskuratzean: Ander Rekarte eta Borja Portos gizonezkoen senior mailako scull bikoitzean; Eider Bravo eta Mikele Eizagirre emakumezkoen haurren mailako scull bikoitzean; Unai Goiogana gizonezkoen senior mailako skiff modalitatean; Olatz Gonzalez emakumezkoen haurren mailako skiff modalitatean; Ion Aizpiolea eta Sebastian Gallego gizonezkoen kadete mailako scull bikoitzean.

0 Iruzkin

Ez dago iruzkinik

Idatzi iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top