Hauteskunde prozesuen kasuan “alarma-egoera amaitu arte” epeak etenda geldituko dira

Eusko Jaurlaritzako Jarduera Físikoaren eta Kirolaren zuzendariaren 2020ko martxoaren 20ko ebazpen bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Kirol-federazioen hauteskunde­prozesuak eten egin ziren, baita hasitako prozesuen epeak ere.

Zuzendariaren ebazpenean ondorengoa esaten zen literalki: “Osasun-alarmaren ondorioz dugun salbuespen-egoeraren ondorioz, eten egiten dira Euskal Autonomia Erkidegoko kirol-federazioen gaur egungo hauteskunde-prozesuak, eta, ondorioz, eten egiten dira hasitako prozeduren epeak, bai eta hasi ez dituztenentzat hauteskunde-prozesuak egiteko epeak ere, alarma-egoera amaitu arte.”

Nahiz eta epe administratiboak aste honetan bertan berrekin diren, hauteskunde prozesuen kasuan “alarma-egoera amaitu arte” epeak etenda geldituko dira. Alde batetik, pertsonen mugikortasuna ezin delako bermatu, eta, bestetik, prozesuak burutzerakoan pertsonen arteko distantzia betebeharrak betetzea zaila suertatu daitekeelako.

Aurrekoa dela eta, ebazpenak indarrean jarraituko du alarma-egoera amaitu arte.

Epeak-Hauteskundeak-Federazioak.pdf

0 Iruzkin

Ez dago iruzkinik

Idatzi iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top