Hauteskunde-prozesuen epeei buruzko informazio-oharra

Eusko Jaurlaritzako Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren zuzendariaren 2020ko martxoaren 20ko ebazpen bidez Euskal Autonomia Erkidegoko kirol-federazioen hauteskunde-prozesuak eten egin ziren, baita hasitako prozesuen epeak ere,

Zuzendariaren ebazpenean ondorengoa esaten zen literalki: “osasun-alarmaren ondorioz dugun salbuespen-egoeraren ondortoz, eten egiten dira Euskal Aulonomia Erkidegoko kirol-federazioen gaur egungo hauleskunde-prozesuak, eta, ondorioz, eten egiten dira hasitako prozeduren epeak, baila hasi ez diluztenentzat hauleskunde-prozesuak egileko epeak ere, alarma-egoera amaitu arte”,

Gaur ordea, EHAAan argitaratu da 14/2020 DEKRETUA, ekainaren 18koa, Lehendakariarena, zeinaren bidez deklaralzen baita deseskaladarako planaren 3. fasea gainditu dela. Horrenbestez, indargabetuta geratuko dira alarma-egoeraren esparruan hartutako neurriak, eta 2020ko ekainaren 19ko 00:00etan hasiko da «normaltasun berria».

Hori dela eta, alarma-egoeran hartutako neurriak indargabetuta geratu direnez, Eusko Jaurlaritzako Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren zuzendariaren 2020ko martxoaren 20ko ebazpenean xedatutakoa ere indarrik gabe gelditu da eta Euskal Autonomia Erkidegoko klrol­ federazioen hauteskunde-prozesuak berrekingo dira, baita hasitako prozesuen epeak ere.

Hori horrela, gogorarazi behar da, Euskal Autonomia Erkidegoko kirol-federazioen hauteskunde-prozesuak egikaritzeko indarrean dagoen araudia, kirol-federazio bakoitzaren hauteskunde-erregelamenduaz gain, ondorengoa dela: AGINDUA, 2012ko otsailaren 19koa, Kulturako sailburuarena, euskal kirol federazioen eta lurralde federazioen hauteskunde-erregelamenduak prestatzeko ela hauleskundeak egileko irizpideak finkatzen altuene.

Horren harira, argitu nahi dugu, Espainiako federazioen hauteskunde-prozesuetan ez bezala, Euskal Autonomia Erkidegoko kirol-federazioen hauteskunde-prozesuetan abuztua ez dela baliodun izango hauteskunde ondorioetarako (Aginduaren 4,1 .artikulua),

Beraz, gaurtik aurrera, Euskal Autonomia Erkidegoko kirol-federazioen hauteskunde-prozesuak berrekingo dira eta hasitako prozesuen epeak ere martxan jarriko dira, prozesu horiek kirol-federazio bakoitzaren arautegiaren eta aipatutako Aginduaren menpe egingo direlarik.

Hauteskunde-prozesuei buruzko oharra

0 Iruzkin

Ez dago iruzkinik

Idatzi iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top